XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) balioa ordaindu beharko zuela besoa hautsi ziolako.
- Horixe besterik ez dugu behar!
- Beste dendetan ez al dugu, behintzat, horrelako erokeriak esaten dituen jenderik aurkituko.
- Pentsa ezazue patatekin egosteko txerriki zati baten bila joaten naizela harategira eta harakinak txerri osoa erostera behartzen nauela.
Hizketan ari zen bitartean, urrezko txanpon batzuk atera bere mantalaren poltsikotik eta salmahaiaren gainean utzi zituen.
Saltzailea harriturik eta ikusten zuena sinetsi ezinik zegoen.
- Hau baino gehiago balio al du emakume horrek?
- Ezta pentsatu ere!
- Askoz gutxiago!
- Ondo dago, orduan; sobratzen den dirua gorde zeuretzat eta erosi zerbait seme-alabei
Saltzaileak atzetik jarraitu zion, erreberentziak eginez, eta manikia nora eramatea nahi zuen galdetuz.
- Nik maniki horren besoa besterik ez dut nahi, eta neuk eramango dut